Washingtongo eremu metropolitarra, maiz DC area, Washington Handia edo Hiriburu Nazionaleko Eskualdea Washington hiriaren inguruan hedatzen den eremu metropolitar bat da, Ameriketako Estatu Batuetan. Eremu metropolitarrak Washington osoaz gain Marylandeko, Virginiako eta Mendebaldeko Virginiako eremuak ere hartzen ditu. Washington-Baltimore eremu estatistiko konbinatuaren parte da, herrialdeko hirugarren eremu estatistikorik handiena dena.
AEBko eremu metropolitarrik aberatsenetako bat da, eta hezkuntza maila altuena duenetako bat. Ipar-ekialdeko Megalopoliaren parte da, bere hegoaldeko muga ezarriz. Azken zentsuaren arabera 6.385.162 biztanle zituen, herrialdeko zazpigarren eremu metropolitarrik populatuena.
© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search